XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Denak Kristorenak eta Kristo JainkoarenaEz bedi inor engaina.
Zuen artean mundu honetako jakinduriaz jakintsu delakoan dagoena egin bedi zoro, egiaz jakintsu izateko.
Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan, Liburu Santuak dioen bezala:
Eta beste hau ere ba dio:
Ez bedi inor harro gizakiez, dena zuena da eta: Paulo, Apolo, Pedro, mundua, bizitzea, heriotzea, oraingoa eta gerokoa, dena zuena da.
Zuek, ordea, Kristorenak, eta Kristo Jainkoarena
Guztiek Kristoren zerbitzaritzat har gaitzatela eta Jainkoaren asmo ezkutuak zabaltzeko arduraduntzat.
Eta azken batean, arduradunari hauxe eskatzen zaio: leiala izan dadila.
Neri dagokidanez, axola gutxi zait zuek edo giza auzitegik epaitzea
Ez dut neuk ere epaitzen neure burua.
Ez nau, ez, neure barrenak ezertan salatzen; baina horrek ez du esan nahi errugabeko hartu nautenik.
Jauna da epaitzen nauena.
Ez dezazuela, beraz, epea baino lehen epai.
Itxaron Jauna etorri arte.
Hark argituko du ilunpean dagoena, eta agertuko bihotzetako asmoak.
Eta orduan jasoko du bakoitzak Jainkoarengandik dagokion goresmena.
Zuengatik esan ditut gauza hauek, Apolori eta niri buruz, guregandik ikas dezazuen esana dagoen harako hura